BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

12 URTE AZPIKO SELEKZIOEN TALDE TEKNIKOAK

Futboleko talde teknikoen aurkezpenekin amaitzeko, mutilen eta nesken 12 urte azpiko selekzioen txanda heldu da. Bi kasuetan, iazko talde teknikoei jarraipena eman zaie.


Mutilen taldean, Gaizka Bergara, Mikel Larburu eta Gaizka Miguelek bikain ulertzen den eta lan egiten duen lantaldea osatzen jarraituko dute. Aurtengoa, 12 urte azpiko selekzioaren hiru hautatzaileen hirugarren urtea izango da. Txapelketan eskarmentua bildu eta lehenengo denboraldian txapeldunordea izatea lortu eta gero, hiru teknikoek gure selekzioa gidatzen jarraituko dute.


Iaz Nesken 12 urte azpiko selekzioaren aulkira iritsi ondoren, Maitane Basterra eta Naira Maria Solisek gure selekzioarekin jarraituko dute. Azken txapelketan final-laurdenetan Andaluziaren kontra galdu eta gero, aurten berriro lan egingo dute emaitza hori gainditzeko erronkarekin.