BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

14 eta 16 urte azpiko selekzioek Urrezko Faseko Final Four-a jokatuko dute

Gure 14 eta 16 urte azpiko selekzioak helburua lortuta itzuli ziren Cadizetik. Bi taldeek apirilaren 26tik 28ra jokatuko den Urrezko Faseko Azken Faserako sailkapena lortu zuten. Gainera, Mikel Duque, Andoni Loran eta Abel Ruiz de Arbulok zuzentzen duten selekzioak multzoko txapeldun gisa lortu zuen.

Txapelketako lehenengo bi faseak jokatu ostean, 14 urte azpiko selekzioak galdu gabe jarraitzen du. Infantilek Kanarias indartsua eta partidan ondorioa izan zuten haizea eta euria izan zituzten aurrean lehenengo jardunaldian. Euskadi abantailarekin joan zen atsedenaldira Oihan Mimenzaren golari esker. Hala ere, bigarren zatia hasi eta berehala, azken bat eta batekoa ezarri zuen markagailuan Kanariasek.

Eguraldia hobeto portatu zen bigarren partidan eta 14 urte azpiko taldeak ez zion aukerarik eman Errioxari. Pedro Ibañezek goiz sartutako golari esker aurrea hartu zuen. Julen Rafaelek bigarrena egin zuen. Bigarren 35 minutuetan Gorka Isusquiza potentzia handiaz, Adrian Sieiro eta Mikel Arreitunandiak garaipena itxi zuten.

Aragonen kontrako azken norgehiagoka oso garrantzitsua zen sailkapena eta lehenengo postua jokoan egonda. Eta hala, ardura horrekin ekin zion Mikel Duque, Andoni Loran eta Abel Ruiz de Arbuloren Euskadik partidari. Julen Rafael, Adrian Sieiro eta Gorka Isusquizak golegile gisa errepikatu zuten aldageletara 3-0ekoarekin heltzeko. Bigarren zatiko azken txanpan, Kaiet Arruabarrenak talde osoaren lan ona borobildu zuen 4-0ekoa lortuta. Garaipena, sailkapena, multzoko lehenengo postua eta finalerdietarako txartela.

Urrezko Faseko hiru partidetako bat galdu arren, Beñat Etxebarria eta Jaime Zumalakarregiren 16 urte azpiko selekzio honek defentsan erakutsi duen sendotasuna izan da sailkapena lortzeko gakoetako bat. Kadeteak finalerdietan izango dira deialdian izandako baja ugarien arren.

Balearesen aurkako lehenengo partida itxian eta abagune gutxirekin, taldeak pazientzia izan zuen eta norgehiagoka ederki landu zuen. Amaierarako 3 minutu falta zirenean, Lander Albizu agertu zen area barruan egindako kalitate handiko mugimenduari esker 1-0ekoa sartu eta lehenengo 3 puntuak lortzeko.

Bigarren egunean Valentziako selekzioa zegoen zain. 16 urte azpiko selekzioak konpromezu defentsibo izugarria erakutsi zuen beste behin ere. Bakarrik area ertzetik jaurtitako falta bati esker lortu zuen garaipenaren gola Valentziak.

Sentsazio onekin, baina oraindik ezer lortu gabe, Gaztela eta Leonen aurka jokatu zuten azken norgehiagoka. Gure taldea, azken egunera lehenengo postua lortzeko aukerekin baina sailkapena lortzeko beharrean eta begi bat multzoko beste partidan jarrita iritsi zen. Aitor Cuadradok ezkerkada eder batekin lehenengo minutuetan eman zion abantaila taldeari.

Markagailu horrekin iritsi zen atsedenaldira eta bakarrik Oihan Telletxeak aldatu zuen partida amaitu aurretik. Erdilariak sailkapena eskuratzeko azken tantoa lortu zuen. 16 urte azpiko selekzioak, lehenengo postua lortu gabe, baina jokoan golik hartu gabe eta Final Four-rerako sailkapena poltsikoan itxi zuen Urrezko Fasea. Finalerdiak zain daude eta talde honek gehiago nahi du!