BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

16 eta 19 urte azpiko selekzioek ezin izan dute 2. faserako sailkapena lortu

San Juan de Alcazarren Espainiako Selekzioa Autonomikoen Txapelketako lehenengo fasea jokatu eta gero, gure 16 eta 19 urte azpiko selekzioen parte hartzea bukatu da. Gure taldeek ezin izan dute bigarren faserako sailkapena lortu nahiz eta selekzio handien aurka ederki lehiatu.

Jose Manuel Corraleche eta Aitor Albala zuzentzen duten 19 urte azpiko selekzioak Balearesen aurka galdu zuen bere debutean 2-3. Julen Hidalgoren geldiketek eta talde osoaren lanak selekzioa bizirik mantendu zuten partida osoan zehar.

Sentsazio onak bigarren norgehiagokara luzatu ziren. Bertan, faboritoetakoa zen Gaztela Mantxaren kontra primeran lehiatu ziren. Azkenean 3-5 galdu arren, gure mutilek borroka handia eskaini ziguten. Lehenengo garaipena Errioxaren aurka, hirugarren jardunaldian, iritsi zen. Ekain Lopez, Harkaitz Zaballa eta Aritz Merinoren golek garaipena eman zioten 19 urte azpiko selekzioari.

Jose Manuel Corraleche eta Aitor Albalaren selekzioak amaiera eman zion bere parte hartzeari Asturiasen kontra 4-6 galduta. Nahiz eta amaierararte borrokatu eta markagailuan aurreratu, izandako lesioek eragina izan zuten taldean.

Oso desberdina izan zen Mario Alberdi, Mikel Narciso eta Xabi Fidalgoren 16 urte azpiko selekzioaren bidea. Gure konbinatuak hoberantz egin zuen partidak jokatu ahala. Bere parte hartzea Gaztela Mantxaren kontrako erabateko porrotarekin hasi zuten.

Burua altxatu eta Errioxaren aurka indarrak neurtu zituzten gure gazteek bigarren jardunaldian. Nahiz eta abagune ugari sortu, eraginkortasun ezak 16 urte azpiko selekzioaren bigarren porrota ondorioztatu zuen. Hiru puntuak Errioxarentzat izan ziren 3-4ko markagailuari esker nahiz eta gure taldeak hasieratik amaierararte lan izugarria egin. Zortea ere ez zen egon haien alde 3-3koarekin atezain jokalaria zelairatu zutenean.

Azken jardunaldian Gaztela Mantxari irabazi zion Baleares zegoen zain. Mario Alberdi, Mikel Narciso eta Xabi Fidalgoren mutilek borrokatzeko gogoekin eta parte hartzea ahalik eta sentsazio onenekin bukatzeko helburuarekin zelairatu ziren. Azken emaitza 4-1ekoa izan arren, gure jokalariek ikuskizun handia eskaini ziguten hobea zen aurkari handi baten kontra.

Bi mailatan sailkapena lortu ez arren, San Juan de Alcazarren antolatutako txapelketa ikaskuntza aparta izan da gure jokalari guztientzat. Areto-futbolaren bidean asko emango dien bizipena.