BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

17 urte azpiko selekzioak galdu gabe lortu du Urrezko Faseko finalerdietarako sailkapena

Gure 15 eta 17 urte azpiko selekzioek Murtzian jokatu dute Urrezko Fasea Palentzian sailkapena lortu ondoren. Jon Kepa Gonzalez, Eztizen Merino eta Yvonne Mendivek zuzentzen duten selekzioak multzoko lehenengo postua partidarik galdu gabe lortu eta gero Galiziaren aurka neurtuko ditu indarrak txapelketako finalerdietan.

Nahiz eta hurrengo faserako txartela ez lortu, Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martinek zuzentzen duten 15 urte azpiko selekzioak txapelketa ikaragarria osatu du lur murtziarretan. Lehenengo aurkaria Madrilgo selekzio indartsua izan zen. Partida hasiera on bati esker eta June Murillok sartutako golari esker gure taldeak aurrea hartu zuen markagailuan. Hala ere, madrildarrek atsedenaldia baino lehen buelta eman zioten.

Baloi geldituari esker Uzuri Cadenatok berdinketaren gola sartu zuen. Partidaren amaieran bizitako kolpe hartu-emanaren ondoren zoriak Madrilgo selekzioari egin zion irribarre eta gure neskek 2-3 galdu zuten.

Andaluzia izan zen txapelketako bigarren aurkaria. Kanporatuak izateko aukera baztertuta, 15 urte azpiko selekzioak zeukan guztiarekin eta beldurrik gabe atera zen berdegunera. Irati Collantesek aurretik jarri zuen Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martinek zuzentzen duten taldea, baina Andaluziak aldageletara joan baino lehen berdindu zuen. Bigarren zatian, gure selekzioak aurrea hartu zuen berriro Uzuri Cadenatoren golari esker. Hala ere, Andaluziak berehala eskuratu zuen berdinketaren gola beste behin ere.

Azken jardunaldira Asturiasi lau goleko abantailaz mendean hartzeko eta Andaluziaren porrotaren berri izateko beharrekin heldu zen gure taldea. 15 urte azpiko selekzioak bere lana egin zuen eta 5-0 irabazi zuen Izaro Rodríguez, Nerea García de Eulate, Maialen Valladares, Intza Arrondo eta Uzuri Cadenatoren golei esker. Beste partidan, ordea, Andaluziak ere etxeko lanak egin zituen eta garaipena eskuratuz gureak kaleratu zituzten.

17 urte azpiko selekzioa lau onenen artean

Asturiasen kontrako 2-0ekoa lortuta eman zion hasiera multzoko faseari Jon Kepa Gonzalez, Eztizen Merino eta Yvonne Mendivek zuzentzen duten taldeak. Aiara Agirrezabala eta Ane Baigorriren golei esker eta Ziara Vegak atean betetako partida izugarriari esker 17 urte azpiko selekzioak lehenengo hiru puntuak eskuratu zituen.

Bigarren jardunaldian, multzoko talde indartsuena zen selekzio valentziarra zuen aurrez aurre. Hala ere, gure jokalariek garaipena eskuratuta atera ziren berdegunetik arbelan marraztutako partida plana zelaian ederki burutuz. Valentziarren erasoa deuseztatu ondoren, Elene Gurtubay, Yenai Urdampilleta, Arixen Santamaria eta Oihane Garciak izan zituzten abaguneak sartu zituzten. Nahiz eta partida amaieran 4-1ekoa hartu gure neskek multzoko lehenengo postua eskuratu zuten bigarren jardunaldian.

Jokoan ezer izan gabe, sailkapena eskuratzeko beharra zuen Aragoiko selekzioa zegoen zain azken jardunaldian. Sailkapen helburu barik eta markagailuan atzetik izanda heldu ziren gureak aldageletara. Baina bigarren zatira harrotasunez eta kemenaz indarberrituta zelairatu ziren. Taldea behin eta berriro ahalegindu zen Patricia Mugaburek berdinketaren gola eskuratu zuen arte.

Gure 17 urte azpiko selekzioak Galiziaren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 24an Las Rozasen txapelketako bigarren fase sendoa bete eta gero.