BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Akreditazioen eskaera epea irekita

Bihar, martxoak 7, Euskal Selekzioa – Uruguai partidarako akreditazioak eskatzeko epea zabaldu da martxoak 20ra arte.

 •            Profesional bakoitzak inprimaki bat bete beharko du.

•             Komunikabide bereko inprimaki guztiak posta elektronikoko mezu baten bidali beharko dira. Komunikabide bakoitzeko posta elektroniko bakarra hartuko da kontuan, jasotzen den lehenengoa.

•             Bakarrik komunikabideetako posta elektronikoetatik bidalitako mezuak onartuko dira, eta ez korreo pertsonaletatik bidalitakoak.

•             Behin akreditazio epea itxita mail bidez jakinaraziko da baieztatu edo ezeztatu diren.

Zelaiaren sarreran datu guztiak egiaztatuko dira eta bat egin beharko dute inprimaki honetan emandako datuekin.

Komunikabideek atxikituta dagoen orria bete beharko dute (PDF dokumentua) eta prensa@euskadifutbol.eus -era bidali.

Beste aldetik, interesa duten komunikabideek sarrerak eskatzeko eta horien bitartez partida sustatzeko aukera izango dute. Eskaera beste mail espezifiko baten bitartez egin beharko da martxoaren 8tik 13ra. Jasotzen diren sarrerak derrigorrez zozketatu beharko dira.