BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Amorebietak, Bilbao Athleticek, eta Sansek 2. mailara igotzeko playoffa jokatuko dute

2. Multzoko C azpimultzoan sailkatutako gure hiru taldeek playofferako txartela lortu dute. Amorebietak, Bilbao Athleticek eta Sansek maiatzean Extremaduran jokatuko den playoffean arituko dira.

Maiatzaren 15ean eta 16an playoffaren lehen kanporaketak jokatuko dira, partida bakarrera, Extremaduran, sailkatutako 16 taldeen artean. Partidak 90 minutukoak izango dira, eta berdinketa egotekotan luzapena jokatuko da; luzapenaren amaieran berdinketa jarraitzekotan ez da penaltirik jaurtiko, ligan sailkapen hobea lortu zuena irabaziko du. Berdinketa hausteko sistema hau bigarren asteburuko partidetan ere erabiliko da, maiatzaren 22an eta 23an.

Azken asteburu honetan (Maiatzak 22-23), azken kanporaketak jokatuko dira geratzen diren 8 taldeen artean. Lau irabazleak zuzenean Bigarren Mailara igoko dira, beste hamabiak Lehen RFEF mailan jokatuko dute.