BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Areto-Futboleko Euskal Kopa abian da

Asteburu honetan Areto-Futboleko Euskal Kopa martxan jarriko da eta Euskal Liga, 3. maila, eta 2. B mailako 23 taldeek parte hartuko dute. Auzoak de Zierbena, Mahastiak Labastida de Fútbol, Otxartabe C.D., Afantxo F.K., Antiguoko K.E., Aerolink Elorrietako, Elorrioko F.K.E., Gernikako Lagunak C.D., Gora C.D., Jarrilleros de Fútbol C.D., Kukuyaga F.C., Lagun Onak C.D.A., Santurtzi C.F., Albardero de Rivabellosa, Arcada en la Grada, Goierri K.E., Hegalariak C.D., Jaizkiareto F.K., Lauburu Ibarra K.E., Leioa Ibaraki F.K.T., Pozgarri C.D., Soloarte F.C. eta U.F.S. Usansolo txapelketa lortzen saiatuko dira.

Txapelketa hurrengo datetan jokatuko da:

Irailaren 19an / Irailaren 26an / Abenduaren 8an / Apirilaren 20an / Maiatzaren 14 eta 15ean fase finala (finalerdiak eta finala)

Kanporaketak partidu bakarrekoak izango dira. Lehenengo bi kanporaketetan bakarrik Euskal Ligako taldeek parte hartuko dute Arcada en la Grada eta U.F.S. Usansolo taldeen salbuespenekin. Bi talde hauek bigarren kanporaketan hasiko dute haien parte hartzea.

Lauburu Ibarra K.E. bigarren kanporaketarako zuzenean sailkatu da azkenean, Jaizkiareto F.K. taldeak ezin izango duelako txapelketan parte hartu.

Hirugarren kanporaketarako zozketa berria egingo da irabazleekin eta 3. mailako taldeekin. Euskal Ligako taldeak parekatu ondoren, 2. B mailako taldeak sartuko dira zozketan. Norgehiagokak maila azpiko taldearen zelaian jokatuko dira.

Hauek dira lehenengo kanporaketako partiduak:

Hegalariak Suelbat – Goierri K.E.

Soloarte F.C. – Albardero-Rivabellosa C.D.

Leioako Ibaraki-Zierbena AFT – Pozgarri Derio, C.F.