BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Areto Futboleko Hirugarren Nazional Mailako VI multzoko eta Euskal Ligako jokalari onenaren hautaketa 2022/23 denboraldia

Ekainak 7ra arteko epean, Hirugarren Nazional Mailako VI multzoko eta Euskal Ligako jokalari onenak hautatuko dira.

Talde bakoitzeko entrenatzaile eta kapitainek bere mailako jokalarien artean hiru hautagai aukeratuko dituzte. Horietatik bat bakarrik izan daiteke bere talde berekoa eta hiru, bi eta puntu bat banatuko dira aukeratutako hiru jokalarien artean.

Bozka guztiak jasota zenbatuko dira eta maila bakoitzean bozka gehien jasotzen dituen jokalariak jokalari onenaren saria irabaziko du. Berdinketa egonez gero, jokalari gazteenarentzat izango da saria.