BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

ARETO-FUTBOLEKO SELEKZIOEN AURKARIAK, DATAK ETA EGOITZAK

Gure areto-futboleko selekzioek Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketetako aurkariak ezagutu zituzten. 16 eta 19 urte azpiko selekzioen txapelketak abenduaren 26tik 30era bitartean ospatuko dira Gaztela-Mantxan. Aurkariak Balear Uharteak, Errioxa, Asturias eta anfitrioiak izango dira. 16 urte azpiko selekzioak, ordea, ez du Asturiasen kontra jokatuko ez duelako maila horretako txapelketan parte hartuko.

Murtziak 14 eta 12 urte azpiko selekzioen txapelketak osorik antolatuko ditu. Gure infantilek eta alebinek apirilaren 17tik 21era bitartean bidaiatuko dute. 14 urte azpiko selekzioaren aurkariak Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa eta Andaluzia izango dira. 12 urte azpiko selekzioak, ordea, Aragoi eta Andaluziaren kontra jokatuko du.