BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Aste bete barru kopako ametsa berpiztuko da

Pasadan denboraldiko Euskal finala jokatu gabe denboraldi honetako Kopa hemen da. Lehen txanda honetan gure Feredakundeko 7 talde arituko dira, Athletic Club eta Real Sociedad bigarren txandan batuko bait dira edizio honetan. Guztira Euskadiko Futbol Federakundeko 9 talde arituko dira 2020/2021eko kopa txapelketan.

Amorebieta, Anaitasuna, Alaves, Eibar, Leioa, Portugalete eta Sestao River datorren hastean jokatuko dituzte haien lehen partidak. Alaves eta Eibar, lehen mailako taldeak izanik, etxetik kanpo estreinatuko diren talde bakarrak dira. Amorebieta, Azkoitia, Leioa, Portugalete eta Sestaoko herritarrek kopako ametsa bizitzeko aukera izango dute, nahiz eta haien etxeetatik bizi beharko duten. Aurkariei begira, Anaitasuna eta Leioa dira lehen mailako taldeen aurka arituko diren bakarrak.

Partidak eta ordutegiak:

Abenduak 15, Asteartea
19:00 Sestao River-Tenerife
19:00 Club Portugalete-Ponferradina

Abenduak 16, Asteazkena
19:00 SD Amorebieta-Logroñes
21:00 SD Leioa-Villarreal
21:00 Rincon-Deportivo Alaves

Abenduak 17, Osteguna
19:00 CD Anaitasuna-Getafe
21:00 Racing Rioja-SD Eibar