BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Bekoerrota Kiroldegia Areto-Futboleko Euskal Kopako Azken Fasearen egoitza izango da

Areto-Futboleko Euskal Kopako Azken Fasea jokatzeko aukeratua izan den egoitza Lezoko Bekoerrota Kiroldegia izan da. Instalazioak martxoaren 23 eta 24an txapelketako finalerdiak eta final handia hartuko ditu.

2023ko irailaren 16an kopari hasiera eman zioten 25 taldeetatik bakarrik lau geratzen dira. Txapelketak bere aukeraketa egin du eta Elorrioko FKE, Antiguoko KE, Gernikako Lagunak CD eta Gora CD-k Areto-Futboleko Euskal Kopako finalerdiak jokatuko dituzte.

Elorrioko FKE – Antiguoko KE eta Gernikako Lagunak CD – Gora CD dira Lezon jokatuko diren partidak. 500 pertsonentzako edukierarekin eta kiroldegi ondoan aparkalekua edukita, Bekoerrotan baloia biratzen hastea besterik ez da falta Otxartabe CD-ren lekukoa hartuko duen taldearen izena ezagutzeko.