Kide guztiak jakinaren gainean egon daitezen, honakoaren berri ematen da: 2024ko Urtarrilaren 2tik aurrera jendeari arreta egiteko ordutegia 9:00tatik 14:00etara goizez eta 15:00tatik 18:30tara arratsaldez izango da, astelehenetik ostiralera.
Berriak
Kaiku Elikadura Korporazioa eta Euskadiko Futbol Federakundearen bideak elkarrekin jarraituko dute. Gure jendearen elikadura eta osasuna nahitaezkoak dira nahi ditugun helburuak lortu ahal izateko. Bere marka desberdinak aurkezpen gutun onenak dira. Produktu hauek federazioaren ekintza desberdinetan (entrenamenduak, selekzioen txapelketak, Euskal Kopak, epaileen frogak…) parte hartzen duten kide desberdinak elikatzen jarraituko dituzte. Kaikurentzat pertsonak guztiaren erdigunea…
Euskal Batzordeko epaileak nazioarteko marrazain izendatzen duen FIFA eskarapela jaso zuen atzo. Modu honetan, Iragartze Fernandez bere kideak diren Iker De Francisco Grijalba, Ricardo De Burgos Bengoetxea eta Olatz Rivera Olmedo nazioarteko epaileen talde berean sartzen da. Era honetan, Euskal Batzordeak gizonezkoen zein emakumezkoen mailan nazioarteko epaile eta marrazain bana izango ditu.
15 eta 17 urte azpiko selekzioek Urrezko Faserako sailkapena eskuratu zuten pasa den asteburuan Palentzian Gaztela eta Leon eta Kanariasen aurka. Sufrituz eta aurkako egoerei aurre eginez, azken denboraldietako lehenengo fase gogorrenetarikoa gainditu zuten. Etxeko selekzioa izan zen bideko lehenengo oztopoa. Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martin zuzentzen duten 15 urteko selekzioak markagailuan aurrea…
Bigarren entrenamendua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian bete ondoren, gaur astelehena, abenduaren 18an lanera itzuliko dira 12 urte azpiko selekzioak. Iazko denboraldian egin zen moduan, lehenengo deialdiak lurraldeka egingo dira. Bai nesken, zein mutilen selekzioek Laudioko Ellakuri futbol zelaian entrenatuko dute arratsaldeko 18:00tan. MUTILEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA NESKEN 12 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Lehenengo fasean Urrezko Faserako txartela eskuratu ondoren, 14 eta 16 urte azpiko selekzioak bigarren fasea prestatzen hasiko dira. Hurrengo lan sesioan gure 14 eta 16 urte azpiko selekzioek asteazkenean, abenduak 20ean entrenatuko dute. 14 urte azpiko selekzioak Hernaniko Zubipe zelaian entrenatuko du 18:30tan. 16 urte azpiko selekzioak, ordea, Donostiko Matigoxotegi zelaian 19:00tan. 14 URTE AZPIKO…
Azken lan saioetan Antiguoko eta Afantxoren aurka partidak jokatu ondoren, 16 eta 19 urte azpiko selekzioek txapelketara bidaiatu aurretik egingo den azken entrenamendua beteko dute abenduaren 18an. 16 urte azpiko selekzioak La Merced ikastetxean entrenatuko du 18:00tan. 19 urte azpiko selekzioak, ordea, 18:15tan Lauro Ikastolan. 16 URTE AZPIKO SELEKZIOA 19URTE AZPIKO SELEKZIOA
Asturiasek hurrengo faserako sailkapena lortu zuen Euskadi eta Murtziaren multzoan. Etxekoek aurrea hartu zuten lehenengo jardunaldian Murtziaren kontra. Hala ere, zorte pixka batekin, kanpokoek berdinketa deskontuan lortu zuten ezker hegaletik egindako erdiraketa bati esker. Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretak garaipena behar zuen Murtziaren kontra debutatu zuen larunbatean. Erritmo eta jarraipen gutxiko partida izan zen. Bigarren…
Txapelketa aurreko azken zerrenda dugu. Deitutako jokalariek, Palentziara ostegunean bidaiatu aurretik azken entrenamendua beteko dute gaur. Azken lan saioan Lezaman Athletic Clubaren aurka jokatu eta gero, 15 eta 17 urte azpiko selekzioek Antzuolako futbol zelaian entrenatuko dute abenduaren 11n 18:30tan. 15 URTE AZPIKO SELEKZIOA 17 URTE AZPIKO SELEKZIOA
Azken lan saioetan Nafarroako selekzioen aurka partidak jokatu ondoren, 16 eta 19 urte azpiko selekzioek hirugarren lagunarteko bat jokatuko dute abenduaren 12an. 16 urte azpiko selekzioak 19:00tan jokatuko du Antiguokoren aurka Donostiako Pio Baroja Kiroldegian. 19 urte azpiko selekzioak, ordea, 19:25tan Pasaiako Donibane Kiroldegian Afantxoren kontra jokatu du. 16 URTE AZPIKO SELEKZIOA 19 URTE AZPIKO…
Gure selekzioak Asturiasera bidaiatu baino lehen beteko du azken entrenamendua begirada larunbateko eta igandeko txapelketan edukita. Astelehenean entrenatu ondoren, Iker Bilbao eta Aitor Zubizarreta zuzentzen duten UEFA Lurraldeko taldeak Igorreko Urbieta futbol zelaian entrenatuko du abenduaren 6an, asteazkenean, goizeko 10:00tan.
Txapelketako astean sartu gara. Gaur, UEFA Lurralde Kopako selekzioak Asturiasera bidaiatu aurretik egingo duen azkenaurreko entrenamendua beteko du. Azken saioan, Nafarroaren aurka bana berdindu ondoren, Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretak zuzentzen duten taldeak Ermuako Betiondo futbol zelaian entrenatuko du gaur abenduak 4 astelehena, 18:00tan.