BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Catalunya nagusitu da gogor borrokatu duen Euskal Selekzioaren kontra

Nahiz eta 0-4koarekin aurretik egon, kanpotarrek sufritu behar izan zuten EUSKAL SELEKZIOA: 3 CATALUNYA: 6

2014/12/27: Catalunyak bere galoiak erakutsi zituen Euskal Selekzioaren kontrako areto futboleko norgehiagokan. Horrela, aipatutako bi taldeen arteko lehen norgehiagokaren mendeurrena ospatzen hasi zen, astebururako hiru partida antolatu baitziren.

 

Etxekoak 3-6 galdu egin zuten beteta egon zen Santurtziko Polikiroldegian, baina indartsu hasi eta arratsaldeko lehenengo aurkera garbia haiek sortu zuten, izan ere, Iñigok postera bidali zuen baloia. Hala eta guztiz ere, lehen zatiaren erdialdearen ostean, kanpotarren erasoak eraginkorragoak izan ziren eta cataluniarrek lehia bideratu zuten, atsedenaldira heldu baino lehen hiru gol sartuz.

 

Jarraian, Euskal Selekzioak bere estiloari eutsi zion, goian defendatuz eta dena emanez. Bere aurkariak, berriz, presiotik bikain ateratzen ziren eta baloia azkar mugitzen zuten.  Publikoak biziki txalotu zuen Serranok ikaragarrizko jokaldian lortutako 0-4koaren ondoren, bazirudien neurketa erabakita geratzen zela, baina ez zen hala izan, 20 segundutan, Yeraik faltaz bi gol sartu baitzituen eta emozioa berpiztu egin zen.

 

Zortzi minutu baino gehiago geratzen ziren bukaerarako eta Euskal Selekzioak arriskatu zuen, Pedro atezain-jokalari jarriz. Taktika horrekin, 3-5ekoaren ostean, arerioak estutu zituen, baina amairerarako hiru minutu falta zirela, Sepek azkeneko 3-6koa sinatu zituen.