![](https://eff.grupo-campus.es/wp-content/uploads/2021/01/luto-tercera.jpg)
Aitor Gandiaga S.D. Gernikako jokalariaren oroimenez, Euskadiko Futbol Federakundeak minutuko bateko isilunea ezarri du asteburu honetan Hirugarren Mailako IV. multzoan jokatuko diren partidu guztietan (Urtarrilak 9-10).
Aitor Gandiaga S.D. Gernikako jokalariaren oroimenez, Euskadiko Futbol Federakundeak minutuko bateko isilunea ezarri du asteburu honetan Hirugarren Mailako IV. multzoan jokatuko diren partidu guztietan (Urtarrilak 9-10).
Gaurko egunean Euskadiko Futbol Federakunderako 2020-2024 epe olinpikoaren hauteskundeen deialdia egin da. Deialdi eta prozesu honen inguruko informazio guztia webgune honen HAUTESKUNDEAK atalean aurki daiteke.
Pasadan asteburuan 2020 urteko azken jardunaldi ofiziala jokatu da. Hala ere, urte honi geratzen zaizkion azken egunetan atzeratutako hainbat partidu jokatuko dira. Txapelketen egoerari begira, Bigarren B mailan Amorebietak lehen postuan amaitu du azken jardunaldia, eta ondorioz, lehen postuan jango dituzte mahatsak, Racingek atzeratuta dituen bi partidak 2021ean jokatuko bait dira. Areto-Futboleko Bigarren B mailaren…
Urte honetan, txapelketen egoera dela eta, bulegoak zabalik egongo dira Abenduaren 24an eta 31an. Egun horietako ordutegia 9:30etatik 13:etara izango da, arratsaldetan itxiz. Gainerako lan egunetan ohiko ordutegia mantenduko da: 9:30-14:00 / 15:30-19:00. Gabonetako ordutegien oharra
Aste honetan jokatutako errege kopako lehen fasean gure zazpi taldeetatik lauk aurrera egitea lortu dute. Gaur, lau talde horiek, bigarren faseko zozketan egon dira, urtarrilean jokatuko dena. Amorebieta Logroñes garaitu eta gero, eta Portugalete Ponferradina bere gain hartu eta gero, izango dira EFF-ko Bigarren B mailako taldeen ordezkariak. Haietaz gain, lehen mailako Alaves eta Eibar…
RFEF-eko bozemaraileak egindako adierazpenei buruzko oharra atxikitzen da. Euskara Gaztelera
Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF-FVF) eskubide osoko kide izateko eskaera formala aurkeztu du FIFAren eta UEFAren aurrean. EFFko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek FIFAren (Zurich) eta UEFAren (Nyon) egoitzetan erregistratu dute eskaera. Prentsa oharra atxikitzen da Euskeraz, Gazteleraz eta Ingelesez. Euskaraz Gazteleraz Ingelesez
Euskadiko Futbol Federakundeko Zuzendaritza Batzordeak 2020/2021 denboraldiko ikus-entzunezko eskubideen ondorioz RFEFtik jasotako lehen diru-sarrera banatzea erabaki du, 388.407,75€-koa. 2019/2020 denboraldian erabilitako irizpide berak jarraitu dira, jasoko den diru kopuru zehatza eta RFEFak erabiliko duen irizpidearen zain. Euskadiko Futbol Federakundeak, gaur egin die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde federazioei egokitutako kopurua.
Duela hilabete batzuetatik, pandemiaren egoerak futbolean neurriak hartzera behartu gintuen, pertsonen segurtasuna nagusitzeko. Orain, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan ezarritako murrizketa berriekin, lanean jarraitzera bultzatzen gaitu. Horregatik, Euskadiko Futbol Federakundetik bideo bat kaleratu dugu euskal futbolaren itzulera sustatzeko. Horretarako, hainbat lehiaketatako futbolari, entrenatzaile eta epaileen laguntza izan dugu #BabestuZaitez batera. Oso garrantzitsua da…
Pasadan denboraldiko Euskal finala jokatu gabe denboraldi honetako Kopa hemen da. Lehen txanda honetan gure Feredakundeko 7 talde arituko dira, Athletic Club eta Real Sociedad bigarren txandan batuko bait dira edizio honetan. Guztira Euskadiko Futbol Federakundeko 9 talde arituko dira 2020/2021eko kopa txapelketan. Amorebieta, Anaitasuna, Alaves, Eibar, Leioa, Portugalete eta Sestao River datorren hastean jokatuko…
Gaur goizean, Azaroak 27, Euskadiko Futbol Federakundeak Areto-Futboleko Euskal Liga eta Hirugarren maila berriz martxan jartzea erabaki du. Erabaki hau 3 puntutan oinarriturik dago: Aipatutako lehiaketen garapenerako araudiak ematen duen baimena. Jardunaldi gehiagoren atzerapenak lehiaketa-planean izan dezakeen eragina. Lehiaketetarako onartutako protokoloa edukitzea, eta klubek neurriak beteko dtuztelakoan. Lehiaketan Abenduaren 5-6an martxan jarriko dira. Ohar informatiboak:…