![](https://eff.grupo-campus.es/wp-content/uploads/2021/02/Sin-titulo.jpg)
Batzar Orokorra dela eta, hurrengo Astelehenean, Martxoak 1, Euskadiko Federakundearen (EFF) bulegoa itxita egongo da arratsaldean zehar. Goizean betiko ordutegia mantenduko da: 9:30-14:00. Barkatu eragozpenak.
Batzar Orokorra dela eta, hurrengo Astelehenean, Martxoak 1, Euskadiko Federakundearen (EFF) bulegoa itxita egongo da arratsaldean zehar. Goizean betiko ordutegia mantenduko da: 9:30-14:00. Barkatu eragozpenak.
Gaur, Euskadiko Futbol Federakundeko presidentea eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko aurkeztu diren bi hautagai-zerrenden eskura jarri dira Hauteskunde Batzordeak onartutako boto-txartelak eta gutun-azal ofizialak. Bi hautagaiek aldez aurretik eskatutako boto-txartel eta gutun-azal kopurua jaso dute. 2021eko martxoaren 1ean, presidentea eta Zuzendaritza Batzordea hautatzeko Batzar Orokorra egingo den egunean, batzarkideek gune bat izango dute bi hautagai-zerrenden boto-txartelak…
Ez-Ohiko Batzar Nagusirako prentsa akreditazioak eskatzeko dokumentua atxikitzen da. Ez-Ohiko Batzar Nagusia Eibarren ospatuko da Martxoaren 1ean. Hauteskunde prozesuaren informazio guztia webgune honen hauteskunde atalean aurki daiteke. ESKAERAK EGITEKO DOKUMENTUA
Ez-ohiko Batzar Orokorrerako deialdia atxikitzen da, non Euskadiko Futbol Federakundearen (EFF-FVF) Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea aukeratuko diren. Deialdia
Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF-FVF) sei hilero ateratzen duen aldizkariaren 14. zenbakia kaleratu du. HAMAIKA aldizkariaren ale honetan egun pil-pilean dauden hainbatt gaiaren inguruko informazioa aurki daiteke: EFF-FVFrako hauteskundeak Txapelketen laburpena eta egoera Osasun egoerak eragindako ondorioak Euskal Selekzioa UEFAn eta FIFAn eskera …. Irakurri hemen HAMAIKA ALDIZKARIA URTARRILA Gure webgunearen Hamaika Aldizkaria atalean ale guztiak…
Hauteskunde Batzordeak Euskadiko Futbol Federakundeko Presidente eta Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak onartu diu. HAUTAGAITZAK
Euskadiko Futbol Federakundeak eta Altzolako Urak 2021erako lankidetza hitzarmena berritu dute. Bi erakundeen arteko akordioaren arabera, Euskadiko Federakundearen hornitzaile ofiziala Altzola da. Bestalde, Altzola Euskadiko Federakundearen hornitzaile ofiziala bihurtu zen 2019an, eta bere helburua Euskadiko Selekzioen futbol eta areto futboleko kategoria guztiak, absolutuak barne, ur mineral naturalez hornitzea da. Euskal Batzordeko epaileek eta laguntzaileek denboraldian…
Bihar Euskadiko Futbol Federakundearen Presidente eta Zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko da. Hautagaitzak zerrenda itxian aurkeztu beharko dira, Hauteskunde Batzarraren egoitzan, finkatutako azken egunaren 19:00ak baino lehen, eta Hauteskunde Batzarrak ofizialki ezarritako idazki batean gauzatuko da. Hautagai-zerrendak aurkeztutakoan ezin izango dira aldatu. Aurkezteko epea: Urtarrilak 28 – Otsailak 4 Informazio guztiak hauteskundeen txokoan ikusgai.
Lurralde Federazioek bidalitako dokumentuak kontuan hartuz, Hauteskunde Batzordeak Batzar Orokorraren kideak izendatu ditu. Batzarkideen zerrenda atxikitzen da, Batzar Orokorra
Txapelketen inguruko adierazpen ofiziala. ADIERAZPENA
Egungo osasun egoera ikusita, Kadeteen eta Gazteen Euskal Ligen hasierak atzeratzea erabaki da. Txapelketak ez dira Otsailaren 13a baino lehenago hasiko, beti ere egoerak ahalbidetzen badu. Edozein kasutan, klubei lehenago informatuko zaie.
Athletic Clubak superkopako txapelketa irabazi du. Finalaurrekoan Real Madrid garaituta, eta finalean FC Barcelona garaituta, euskal taldea txapeldun izendatu da. De Marcos, Villalibre, eta Williams golegile hirukotea, eta talde osoa jokoan jarritako lehen titulua irabaztea lortu dute. Realak ezin izan zuen penaltietan FC Barcelona garaitu, azken minuturarte borrokatuz eroriak. ZORIONAK!! Galería de imágenes de la…