Argitaratutako dekretuari esker, Kadeteen eta Gazteen Euskal Ligak hasteko egoeran gaude. Klubekin adostu eta gero, bai Kadeteen, bai Gazteen Euskal Ligak Urtarrilaren 23-24ko asteburuan hasiko dira. Lehen fasea itzuli bakarrera jokatuko da. Egutegi berriak gure webgunearen txapelketak atalean ikusgai.
Nabarmenak
Argitaratu berri den dekretuari jarraituz urtarrilaren 13tik aurrera Eskola Kirolaren jarduera martxan jarriko da berriz ere. Dudarik gabe albiste oso ona kirolean aritzen diren ume guztientzan. Eskola Kirolaren jardueran momentuz bakarrik entrenamenduak egiteko aukera egongo da, beti ere seiko multzoetan. Euskadiko Futbol Federakundetik (EFF-FVF) Eusko Jaurlaritzak emandako aurrera pausoaz posten gara, kirola osasuntsu egoteko ezinbestekoa…
Gaur (Urtarrilak 11) Hauteskunde Batzarrak izan duen bileraren akta atxikitzen da. Akta 2 zk.
Asteburu honetan Bigarren B mailako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu da, Urtarrileko lehen asteburuan Hirugarren mailako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu zen. Euskadiko Futbol Federakundearen taldeak Bigarren B mailako A azpimultzoan aritzen dira, Kantabriako taldeekin. Azpimultzo honen buruan Athletic Club “B” eta Amorebieta daude, 19 punturekin, bi puntuko abantaila ateraz hirugarren sailkatuari, Real Sociedad “B”….
Aitor Gandiaga S.D. Gernikako jokalariaren oroimenez, Euskadiko Futbol Federakundeak minutuko bateko isilunea ezarri du asteburu honetan Hirugarren Mailako IV. multzoan jokatuko diren partidu guztietan (Urtarrilak 9-10).
Gaurko egunean Euskadiko Futbol Federakunderako 2020-2024 epe olinpikoaren hauteskundeen deialdia egin da. Deialdi eta prozesu honen inguruko informazio guztia webgune honen HAUTESKUNDEAK atalean aurki daiteke.
Pasadan asteburuan 2020 urteko azken jardunaldi ofiziala jokatu da. Hala ere, urte honi geratzen zaizkion azken egunetan atzeratutako hainbat partidu jokatuko dira. Txapelketen egoerari begira, Bigarren B mailan Amorebietak lehen postuan amaitu du azken jardunaldia, eta ondorioz, lehen postuan jango dituzte mahatsak, Racingek atzeratuta dituen bi partidak 2021ean jokatuko bait dira. Areto-Futboleko Bigarren B mailaren…
Urte honetan, txapelketen egoera dela eta, bulegoak zabalik egongo dira Abenduaren 24an eta 31an. Egun horietako ordutegia 9:30etatik 13:etara izango da, arratsaldetan itxiz. Gainerako lan egunetan ohiko ordutegia mantenduko da: 9:30-14:00 / 15:30-19:00. Gabonetako ordutegien oharra
Aste honetan jokatutako errege kopako lehen fasean gure zazpi taldeetatik lauk aurrera egitea lortu dute. Gaur, lau talde horiek, bigarren faseko zozketan egon dira, urtarrilean jokatuko dena. Amorebieta Logroñes garaitu eta gero, eta Portugalete Ponferradina bere gain hartu eta gero, izango dira EFF-ko Bigarren B mailako taldeen ordezkariak. Haietaz gain, lehen mailako Alaves eta Eibar…
RFEF-eko bozemaraileak egindako adierazpenei buruzko oharra atxikitzen da. Euskara Gaztelera
Euskadiko Futbol Federakundeak (EFF-FVF) eskubide osoko kide izateko eskaera formala aurkeztu du FIFAren eta UEFAren aurrean. EFFko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek FIFAren (Zurich) eta UEFAren (Nyon) egoitzetan erregistratu dute eskaera. Prentsa oharra atxikitzen da Euskeraz, Gazteleraz eta Ingelesez. Euskaraz Gazteleraz Ingelesez
Euskadiko Futbol Federakundeko Zuzendaritza Batzordeak 2020/2021 denboraldiko ikus-entzunezko eskubideen ondorioz RFEFtik jasotako lehen diru-sarrera banatzea erabaki du, 388.407,75€-koa. 2019/2020 denboraldian erabilitako irizpide berak jarraitu dira, jasoko den diru kopuru zehatza eta RFEFak erabiliko duen irizpidearen zain. Euskadiko Futbol Federakundeak, gaur egin die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde federazioei egokitutako kopurua.