BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Durango, Euskal Kopen egoitza

  • Tabirak “Durango Euskadiko Futbolaren Egoitza” lelopean Kadeteen Euskal Kopa, Gazteen Euskal Kopa eta Emakumezkoen Euskal Kopa hartuko ditu martxoaren 23tik ekainaren 16ra.

Euskadiko Futbol Federakundea eta Durangoko Udalak Euskal Kopen ospakuntzarako akordioa aurkeztu dute Landako Kiroldegian. Tabirak “Durango Euskadiko Futbolaren Egoitza” lelopean Kadeteen Euskal Kopa, Gazteen Euskal Kopa eta Emakumezkoen Euskal Kopa hartuko ditu.

Mireia Elkoroiribe alkatea eta Mikel Ortega zinegotziak Durangoko Udalaren izenean eta Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak aurtengo denboraldian txapelketak hartuko dituen udalerrian ofizialdu dute hitzarmena. Landeta oso pozik agertu da Euskal Kopentzako egoitza lortuta Udalari selekzioaren kamiseta eman eta gero: “Durango instalazioak eta kokapen geografiko egokia batzen dituen udalerria da, edozein pertsona edo klubarentzat distantziakide puntua izanda”.

Elkoroiribe ere ilusioz gainezka agertu da lehiaketa hauek egiteak ekarriko duenagatik: “Ohore eta poz handia da Durangorentzat denboraldi honetan Euskal Kopen egoitza izatea. Ekitaldi honek durangarrek kirolarekiko duten espiritua eta futbolarekiko duten grina goraipatzeaz gain, kirola elkartzeko eta garatzeko tresna gisa hartzeko dugun konpromisoa indartzen du. Kadete, Gazte eta Emakumezkoen Euskal Kopak hartzea aukera paregabea da Durango, gure instalazioak eta Euskadiko futbolaren bihotza izateko dugun gaitasuna erakusteko. Gogo biziz espero dugu talde eta zaleei ongietorria egitea, Durangon izango duten esperientzia ahaztezina izan dadin”.

Honakoak izango dira partidak:

  • Emakumeen Euskal Kopa maiatzak 31 (ostirala arratsaldez finalerdiak) eta ekainak 2 (igandea goizez finala). Tabiran.
  • Gazteen Euskal Kopa ekainak 7 (ostirala arratsaldez finalerdiak) eta ekainak 9 (Igandea goizez finala).  Tabiran.
  • Kadeteen Euskal Kopa ekainak 14 (ostirala arratsaldez finalerdiak) eta ekainak 16 (Igandea goizez finala). Tabiran.

Horrela bada, Tabira Kadeteen Euskal Kopa, Gazteen Euskal Kopa eta Emakumezkoen Euskal Kopako Final Four-etara iristen diren taldeentzako agertokia izango da.

Durangoko Udalak eta Euskadiko Futbol Federazioak futbol jaialdi handi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.