BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Efektibitate faltak UEFA Lurralde Kopako selekzioa zigortzen du

Asturiasek hurrengo faserako sailkapena lortu zuen Euskadi eta Murtziaren multzoan. Etxekoek aurrea hartu zuten lehenengo jardunaldian Murtziaren kontra. Hala ere, zorte pixka batekin, kanpokoek berdinketa deskontuan lortu zuten ezker hegaletik egindako erdiraketa bati esker.

Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretak garaipena behar zuen Murtziaren kontra debutatu zuen larunbatean. Erritmo eta jarraipen gutxiko partida izan zen. Bigarren zatiko hasieran, taldeak atzetik jarri zen Pituk area kanpotik sartutako gol ikaragarri bati esker.

72. minutuan Dani Bermejok bigarrena egin zuen. Desanimatzetik urrun, taldeak partida berdintzea lortu zuen Xabier Azcoitia eta Iñaki Zabaletaren golei esker 82. eta 92. minutuetan.

Azken norgehiagokara egoera honekin heldu zen: golik gabeko berdinketak Murtzia sailkatzen zuen, golekin amaitutako berdinketa eta garaipenak Euskadi sailkatzen zuen eta Asturiasi bakarrik garaipena balio zitzaion.

Bigarren partida debutarenaren guztiz kontrakoa izan zen. Iker Bilbao eta Aitor Zubizarretaren selekzioak jokoan nagusitu zen. Nahiz eta etxekoei gol bat jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu, Euskadik izan zituen aukera garbienak. Partida guztiz aldatu zen Borja Lopez de Aguiletak panenka asmatu ez zuenean eta hurrengo jokaldian Galder Carreras bigarren txartel horia ikusi zuenean.

Bat gehiagorekin, Asturias jokoan nagusitu zen eta Liam Lopezen golari esker sailkapena lortu zuen. Sergio Gonzalez bigarrena sartu zuen kontraeraso batean jokaldia bukatuta 94. minutuan. Euskadik ez zituen sortutako abaguneak sartu eta bere momentua aprobetxatu zuen Asturiasen kontra galdu zuen.