BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Emakumezkoen 12 urte azpiko selekzioa txapeldunordea da!

Gure 12 urte azpiko selekzioak Madrildik joaneko bidaian zeramatzaten baino pisu gehiagorekin itzuli dira. Gure neskek lortu zituzten txapeldunordearen kopa eta dominak itzuliko bidaian etorri dira espedizioarekin.

Naira Solis eta Maitane Basterrak zuzentzen duten taldeak lehenengo jardunaldian Andaluziaren kontra hasi zuen txapelketako ibilbidea. Berezi Ruiz eta Olatz Fernandezekin batera, delegatu eta fisioterapeuta gisa hurrenez hurren, talde teknikoa osatuz lehenengo partidan taldeak Andaluziaren kontra berdindu zuen.

Egindako lehenengo partida onaren ondoren, taldeak gora egin zuen eta 2-1 irabazi zion Errioxari Sheila Hernanzen bigarren golari esker eta Iraia Palomok sartu zuen golari esker. Lau puntu poltsikoan zituela, neskek 10-1 irabazi zioten Kantabriari Iraia, Irene, Olivia, Libe, Nora, Jone, Kantabriak bere atean eta Izarrek sartutako hiru golei esker.

Azken jardunaldian, lehenengo postua jokoan zegoela,  multzoko buruzagitza lortu zuten gure neskek Ceutari 12 gol sartuta. Partidako golak Irene, Sheila (bi), Izar (bi), Jone (hiru), Libe (hiru) eta Naiaren eskutik iritsi ziren.

Mutilek ez zuten sorte berbera izan. Andaluziaren kontra 2-0 galduta gaizki hasi zen txapelketa gure 12 urte azpiko selekzioarentzat. Hasiera horrek eragina izan zuen bigarren partidan eta gure mutilek 3-1 galdu zuten Errioxaren aurka. Gola Ibai Urkiak sartu zuen. Bigarren emaitzak Gaizka Bergara, Mikel Larburu eta Gaizka Miguelen taldea sailkapen aukera gutxirekin utzi zuen.

Lehenengo garaipena hirugarren jardunaldian heldu zen Kantabriari 7-4 irabazita Alfredoren bost golei eta Markelen bi golei esker. Gure taldeak bere txapelketari amaiera eman zion Ceutari 5-0 irabaziz Xuhar, Markel eta Alfredoren golekin.

Sei puntu lortuta, Kantabriaren garaipenaren zain zeuden gure mutilak. Errioxa 2-1 galtzen zihoan denbora beteta zegoenean, baina partidako azken jokaldian berdinketa lortu zuten errioxarrek gure selekzioa kanporatuz.

Final-laurdenetan gure neskek Murtziarekin neurtu zituzten indarrak. Berdinketaren ondoren, penaltien bitartez egin zuten aurrera. Finalerdietan, Izar eta Oliviaren golei esker Madrilgo selekzioa, etxeko taldea, kanporatu zuten.

Final handian, Naira Solis eta Maitane Basterraren taldeak hartutako gola berdintzea lortu zuen eta Valentziaren kontra bana berdindu zuen. Honakoan, baina, ezin izan zen penaltietan garaile atera.

Gure 12 urte azpiko selekzioak txapelketa partidarik galdu gabe eta txapeldunorde gisa bukatu zuen.

GURE SELEKZIOETAZ OSO HARRO GAUDE!