BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Emakumezkoen selekzioek Urrezko Fasea dute zain

15 eta 17 urte azpiko selekzioek Urrezko Faserako sailkapena eskuratu zuten pasa den asteburuan Palentzian Gaztela eta Leon eta Kanariasen aurka. Sufrituz eta aurkako egoerei aurre eginez, azken denboraldietako lehenengo fase gogorrenetarikoa gainditu zuten.

Etxeko selekzioa izan zen bideko lehenengo oztopoa. Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martin zuzentzen duten 15 urteko selekzioak markagailuan aurrea hartu zuen Iraia Fernandez eta Uxue Telleriaren golei esker.

Hala ere, lehen zatiko azken unean eta bigarren zatiko hasieran hartutako golen ondorioz partida korapilatu zen. Maddi Martinek Euskadi aurretik jarri zuen. Norgehiagokaren azken uneetan Iraia Fernandezek bere bigarren eta hirugarren golak sartu zituen taldearen lasaitasunerako eta Gaztela eta Leoni 5-3 irabazteko.

Parekatuagoa izan zen17 urte azpiko selekzioaren partida. Bi taldeak aukerak izan arren, Kanarias izan zen markagailuan aurrea hartu zuen taldea aldageletara joan aurretik. Bigarren zatian, Jon Kepa Gonzalez, Eztizen Merino eta Yvonne Mendivek zuzentzen duten taldea jokoan nagusitu zen eta Patricia Mugabureri esker berdinketa lortu zuen.

Multzoko bigarren jardunaldian txapelketan debutatzen zuen Kanariasen aurka neurtu zituzten indarrak gure bi taldeek. 15 urte azpiko selekzioak ezin izan zuen bere aurkaria mendean hartu. Nahiz eta abagune ugari sortu ez zuen golik lortu eta bere parte hartzea lau punturekin bukatu zuen.

17 urte azpiko mailan, garaipena zen taldeari balio zitzaion emaitza bakarra. Helburu horren bila zelairatu zen selekzioa. Bere aurkaria baino aukera gehiago sortu arren, berriro atzetik ikusi zuen bere burua. Baina oraingoan, Ane Isasisasmendik sartutako golari esker berdinketa atsedenaldia baino lehen eskuratu zuen.

Karanariak berriro aurretik jarri zen. Orduan agertu zen Patricia Mugabure berriz ere. Sartutako hat-trick-ari esker Euskadik partidari buelta eman zion eta azken 4-2 lortu zuen.

Igandeko Gaztela eta Leon eta Kanariasen arteko emaitzei esker, gure selekzioek multzoko lehenengo postua eta martxoan jokatuko den Urrezko Faserako sailkapena erdietsi zuten.