BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Eskola Kirola eta Federatuak bueltan

Argitaratu berri den dekretuari jarraituz urtarrilaren 13tik aurrera Eskola Kirolaren jarduera martxan jarriko da berriz ere. Dudarik gabe albiste oso ona kirolean aritzen diren ume guztientzan. Eskola Kirolaren jardueran momentuz bakarrik entrenamenduak egiteko aukera egongo da, beti ere seiko multzoetan. Euskadiko Futbol Federakundetik (EFF-FVF) Eusko Jaurlaritzak emandako aurrera pausoaz posten gara, kirola osasuntsu egoteko ezinbestekoa baita.

Beti bezala, Federakundetik argitaratutako prokoloa jarraitzeko deia egiten diegu klub eta erakunde guztiei, itzulera ahalik eta seguruen izan dadin.

Horretaz gain, txapelketa federatuak ere abiaraziko dira. Txapelketak ateak itxita jokatu beharko dira, ikuslerik gabe, eta harmailetan eta instalazioetan dauden pertsonen kopurua ahalik eta murriztuen izanez, protokoloa errespetatuz.

Iztulera segurua izan dadin eta kirola berriz geldi ez dadin #BabestuZaitez

Futbolerako protokoloa, Eusko Jaurlaritzak onartua
Dekretua (2021eko Urtarrilak 12)