BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Afizionatuak etxetik kanpo irauli beharko du kanporaketa

Fernando Perezek zuzentzen duen selekzioak 0 -1 galdu du Gaztela Leonen aurka Lezaman jokatutako partidan.

Euskadiri hankaz gora jarri zaio Lurraldeen Arteko UEFA txapelketako kanporaketa. Selekzioak Gaztela Leonen bisita izan du Lezaman eta galdu egin du. Bigarren zatiaren ordularudena betetzear sartu du partidako gol bakarra kanpoko selekzioak. Ordura arte nagusi izan dira gure ordezkariak. “Nagusi izan gara. Egia da golaren ostean hamar minutu txar izango ditugula, baina bai lehen zatian, eta baita norgehiagokaren azken txanpan ere aukera on asko izan dugu”, adierazi du Fernando Perez Euskadiko aukeratzaileak.

Aurkariak ez du ezustean harrapatu gure selekzioa. Neurketaren gidoaia aurreikusitakoa izan da. Aldea taldeek erakutsitako eraginkortasunean egon da. Euskadik ez du aukera on mordo bat baliatu eta aurkariak bere aukera aprobetxatu du. “Ezagutzen genituen euren dohainak. Futbolari garrantzitsuenak ondo lotu ditugu. Eurak atea zaintzeko asmoz zelairatu dira eta ondo atera zaie”.

Emaitza txarra izan arren, Euskadik ez dauka amore emateko asmorik. Datorren asteazkenean kanporaketa irauli asmoz zelairatuko da. “Etxetik kanpo partida bat irabaztea baino ez da. Aurkaria baino gehiago garela uste dugu eta zelaian erakutsi gura dugu”.

Euskadi: Joanes; Garmendia, Lapouiade, Imaz, Elgezabal, Ibai, Villar, Bilbao, Marti, Egaña eta Mario. Bigarren zatian zelairatu dira: Larruzea, Madrazo eta Artola.