BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Afizionatuak gertu izan du finalerdietarako txartela

Fernando Perezek zuzendutako selekzioak kanporaketa berdintzea lortu du Madrazoren gol bati esker, baina Gaztela Leonek aurrera egiteko balio izan dion gola egin du falta eztabaigarri bat baliatuz.

“Kanporaketa berdindu dugunean aldatu egin da epaileran jarrera. Goleko jokaldian inork ikusi ez duen falta bat adierazi du. Jokaldi horretan izan ez balitz, beste batean izango zen…”, etsita jardun da Fernando Perez neurketa ostean. Lurraldeen arteko Txapelketako final-aurrekoetarako txartela eskuratzeko aukera paregabea lapurtu diotela iritzi dio. “Gaitzena egitea lortu dugu. Etxetik kanpo defentsako lan ona egiten duen selekzio bati gola sartu eta aurreratzea, hain zuzen ere. Kanporaketa guk gura genuen lekuan zegoen, baina…”, adierazi du entrenatzaile bizkaitarrak.

Izan ere, lehen zati parekatu baten ostean Madrazok ezker hegaletik abiatutako banakako jokaldi batek markagailuan aurrea hartzeko  aukera eman dio Euskadiri. Kontua da etxekoek ere aurrerapausu bat eman dutela eta hamabi minuturen faltan berdintzearen gola lortu dutela Victorrek jaurtitako falta bati esker.

Porrotak min eman arren, Perez pozik dago selekzioak txapelketan zehar eman duen mailarekin. “Pozik ez, harro nago. Jokalariek barruan daukaten guztia eman dute. Aurrera egitea merezi zuten , eta horrek amorrarazi egiten nau”.

Euskadi: Talledo; Garmendia, Pérez, Imaz, Elgezabal, Salvador, Villar, Pérez Zamarreño,  Artola, Izarra  eta Madrazo. Bigarren zatian: Egaña, Martínez eta Bilbao.