BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadi Amateurrek hutsean berdindu du Extremaduraren aurka

Epaileak lau jokalari egotzi ditu Astin jokatutako neurketan. Euskadi Amateurrek ezin izan du Extremadura mendena hartu Lurraldeen Arteko UEFA Kopako lehen neurketan. Norgehiagoka parekatua eta gogorra izan da. Epaileak guztira lau jokalari egotzi ditu –Euskadiko Arruti eta Extremadurako beste hiru-. Edu Uriartek zuzentzen duen selekzioa lehen minututik ahalegindu da neurketa irabazten, baina aurkariak ez du oparirik egin. “Jokalariei ezin zaie gehiago eskatu. %100 eman dute. Baina ez dugu zorterik izan. Zortzi edo bederatzi aukera garbi izan ditugu. Euretako batzuk bultza egitekoak ziren, baina gola sartzea ezinezkoa zela zirudien”, adierazi du Euskadiko aukeratzaileak.
Uriarte gustura geratu da bere selekzioak egin duen lanarekin. Halaber, aurkariaren defentsako lana nabermendu du. “Extremadura selekzio indartsua da. Atzean talde sendoa da. Hegaletatik sartzen ahalegindu gara eta batzuetan lortu dugu”.
Berdintzea espero baino emaitza txarragoa izan arren, Euskadik bere esku dauka hurrengo kanporaketarako txartela. Izan ere, partida bukaeran egin duten penalti jaurtiketetan irabazi egin baitu (6-5). Beraz, Extremadura eta Gaztela Mantxaren artekoan gertatzen dena gertatzen dela, igandean Gaztela Mantxaren aurka jokatu beharrekoan erabakiko da lehen kanporaketako irabazlea.

Euskadi: San Miguel; Gurtubai, Iturraran, Pereda, Azkarraga, Agirrezabal (Larrinaga), Perez (Zulueta), Davitxi, Eder, Etxabe (Edu Muñoz) eta Arruti.