BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadik ilusioz jantzi du Caracaseko Euskal Etxea

Euskadiko selekzioko kideek harrera ahaztezina izan dute Caracaseko euskal etxean. Jatorri euskalduna duten nagusi zein gazteek ilusio handiz hartu dituzte jokalariak. Venezuelako…

Euskadiko selekzioko kideek harrera ahaztezina izan dute Caracaseko euskal etxean. Jatorri euskalduna duten nagusi zein gazteek ilusio handiz hartu dituzte jokalariak. Venezuelako hainbat herri eta hiritatik etorritako ehunka langun bildu dira ekitaldian. Argazkiak, sinadurak… ez da ezer falta izan.

Memento hunkigarriak ere ez. Aduriz eta enparauak umeekin futbitoan jokatzen ikustea, nagusiek Iribarri dioten miresmenaz jabetzea, edo eta hiru dantzarik egin duten aurreskua ikustea ederra izan da oso.

Euskal herritarrak dauden jai guztietan bezala, jan edana ez da falta izan. Venezuelako euskal etxekoek barbakoa antolatu dute. Bi herrialdeen ohiturak uztartu dituzte. Jaiari amaiera emateko ez dira falta izan elkarri egin dizkioten opariak.