BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskadiko Futbol Federakundeak, kide izateko eskaerari buruz emandako ebazpena erakunde horietako organo eskudunek jakinaraztea eskatu die UEFAri eta FIFAri

  • EFF-ren alegazioak onartuz gero, bere hautagaitza bi erakundeen kongresuan defendatzeko aukera izango du.

Bilbon, 2021eko urriaren 20an.- Euskadiko Futbol Federakundeak UEFAri eta FIFAri idazki bat aurkeztea erabaki du. Idazki horretan, EFF-k UEFAko eta FIFAko eskubide osoko kide izateko egin zuen eskaerari buruzko ebazpena era formalean jakinaraziko diotenak erakunde horien kongresuak izatea eskatzen zaie UEFAri eta FIFAri. Euskadiko Futbol Federakundearen alegazioak onartuz gero, EFF-k bi erakundeen kongresuan bere hautagaitza defendatzeko aukera izango du.

2020ko abenduan, Euskadiko Futbol Federakundeak era formalean eskatu zien UEFAri eta FIFAri erakunde horietan afiliatzea. Eskaera hori UEFAren eta FIFAren Batzorde Exekutiboek, hurrenez hurren, 2021eko uztailaren 11n eta 31n emandako ebazpenek ukatu zuten. Hala ere, EFF-k uste du, nazioarteko erakunde bien estatutuen arabera, eskumenik ez zuten organoek eman zituztela ezezko ebazpenak. Horrela, aplikatu beharreko araudiaren arabera, gai horiek ezagutzeko eskumena bi erakunde horien kongresuei dagokie.

Iritzi bera eman du TASek bere CAS 2016/A/4787 eta CAS 2014/A/3776 ebazpenetan, hurrenez hurren, Jerseyko Futbol Federazioak eta Gibraltargo Futbol Federazioak egindako afiliazio-eskaerei dagokienez. Ebazpen horietan, TASek ebatzi zuen UEFAko zein FIFAko Batzorde Betearazleak ez duela eskumenik bere organismoetan afiliatzeko eskaera ukatzeko, eta eskaera UEFAren eta FIFAren kongresuetara bidali behar dela, gaiari buruz erabaki dezaten.

EFF-k agente politiko eta sozial ezberdinekin elkarlanean jarraituko du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko bidean aurrera egiteko.