BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Batzordeko epaileak 1. eta 2. RFEF mailetan

Euskal Batzordeko 8 epaile arituko dira datorren denboraldian 1. eta 2. RFEF mailetan. Gainera, 3 marrazain ere egongo dira 1. RFEF mailan.

1. RFEF mailari dagokionez Gorka Etayo Herrera, Daniel Palencia Caballero, eta Aimar Velasco Arbaiza arituko dira. Beraiekin Iragartze Fernández Esesumaga, Xabier Gomez Landazabal eta Jagoba López Buitrago marrazainak egongo dira maila berri honetan.

2. RFEF mailan berriz Aitor Barrio Salas, Ekaitz Garcia Arriola, Ibai Rezola Etxeberria, eta igo berri diren Iker Ruiz Rabanal eta Asier Villanueva Amorrortu egongo dira. Momentuz RFEF-eko CTA-k ez du maila honetan arituko diren marrazainen zerrenda argitaratu.