BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

EUSKAL SELEKZIOA BUELTAN DA!

Gure selekzioak Uruguai izango du aurkari San Mamesen martxoaren 23an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan.

Euskal Selekzioak mundu mailan dagoen selekzio indartsuenetako baten kontra neurtuko ditu indarrak katedralean. Uruguai tradizio handiko selekzioa da. Lau aldiz irabazi du Munduko Txapelketa (1924, 1928, 1930 eta 1950) eta hamabost aldiz eskuratu du Amerika Kopa. Izan ere, FIFAK Uruguaik irabazi zituen 1924 eta 1928ko Joko Olinpikoak Munduko Kopatzat hartzen ditu. Marcelo Bielsak zuzendutako selekzioa 11. postuan dago FIFAren zerrendan.

Hurrengo egunetan emango ditugu partidaren gaineko xehetasun guztiak (sarrera salmenta, etab. )

San Mames betetzeko unea iritsi da!