BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Euskal Selekzioak “ilusioz” egingo dio aurre Irlandari

Selekzioak egun duen maila neurtzeko aukera aproposa da larunbateko partida.

Emakumezkoen Euskal Selekzioa “gogotsu” dago Azpeitiko Garmendipen Irlandaren aurka indarrak neurtzeko. “Festa erraldoi bat izatea gura dugu”, adierazi du  Sergio Rivera selekzioko aukeratzaileetako batek. Riverak Jose Alvarezekin batera zuzenduko du talde berdea Irlandaren aurka. “Emakumezkoen euskal futbolean dagoen mailak harritu egin nau. Eta, era berean, larunbatean aurrean izango dugun taldearen maila nabarmenduko nuke. Eskarmentu handia duen selekzioa da. Denbora asko daramate elkarrekin lehiatzen eta duela gutxi Alemania estu hartzeko gai izan da”, esan du Alvarezek, “futbolari batzuk Chelsean ari dira, beste batzuk Arsenalen, eta Alemaniako Ligan ari denik ere badago”, gaineratu du aukeratzaileak.

Bestalde, jokalariak ere irrikaz daude norgehiagoka jokatzeko. “Pozik gaude. Ilusioa egiten digu Irlandaren kontra jokatzeak. Ofizialtasunera bidean beste urrats txiki bat da”, adierazi du Maite Lizasok.

Sarrera salmenta

Euskal Selekzioa lehian ikusteko gogoa daukanak ez dauka aitzakirik. Aukera ezinhobea dauka. Besteak beste, prezioak edozeinentzat eskuragarri izango direlako. Partida harmaila nagusitik ikusi gura duenak zazpi euro ordaindu beharko ditu eta, bost euro, berriz, gainerako lekurenbat gurago duenak. Sarrerak salgai daude dagoeneko Gipuzkoako Federazioan eta Garmendipeko txarteldegiak neurketa bezperan (18:00-20:00) eta partida egunean ( 10:00-11:00 eta 16:30-18:00) zabalduko dituzte.