BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

EUSKAL SELEKZIOAK TALDE LEHIAKORRAK PRESTATU DITU KATALUNIARI AURRE EGITEKO

Gizonezkoetan Javi Eraso da deialdian lehen aldiz sartu den bakarra. Emakumezkoetan, berriz, zazpi jokalarik debutatuko dute.

Bi selekzioetako teknikariek kluben zein jokalarien jarrera ona goraipatu dute deialdien berri eman dutenean. Halaber, Juanjo Arregiri "Ilusio" handia egiten dio emakumezkoen ardura hartzea. Hala ere, etorkizunean emakumezkoak ikusi gura dituela berak daukan karguan esan du. Bestalde, Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk 22 jokalariz osatutako talde lehiakorra egitea lortu dute. "Guk onenak ekarri gura ditugu Selekzioara. Mundu guztiaren guraria betetzeko asmoa daukagu", adierazi du teknikari bizkaitarrak. Iker Muniainek, gainerako jokalariekin gertatzen den legez, partida erdi jokatuko duela aurreratu du.

Atxikita deialdiak: