BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

GARBERAN PRODUKTUEN AURKEZPENA

Joan den ostiralean, urriaren 27an, Euskadiko Futbol Federakundea San Sebastian Moda Jaialdiko desfilean izan zen, Garbera merkataritza-gunean.

Ekitaldia 18:30etan hasi zen eta aparteko estiloz eta gonbidatu handiez inguratuta egon zen. Futbol Emotion-ek ez zuen aukera hau galdu nahi izan eta lehen aldiz Euskal Selekzioaren lehen kamiseta ofiziala eta txandal jaka erakutsi zituen 2023/24 denboraldirako.

Eta ez hori bakarrik… laster Euskal Selekzioaren produktu gehiago argitaratuko dira, eta Euskadiko Federakundearen sare sozialen bidez informazioa emango dizuegu. Eta hori gutxi balitz! Salmenta online gune bat bideratuko da nahi dituzuen artikulu guztiak erosi ahal izateko.

Baina gehiago itxaron nahi ez baduzu, zoaz Garbera merkataritza-gunean (Donostia) eta Mega Park merkataritza-gunean (Barakaldo) dauden Futbol Emotion dendetara eta erosi salgai dauden produktuetako batzuk.