BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Hirugarren mailako lehen fasea bukatuta

Asteburu honetan bukatutzat eman da Hirugarren Mailako lehen fasea, Deustu eta Tolosaren arteko atzeratutako partidaren faltan. Bi asteko atsedenaldiaren ondoren, txapelketa apirilaren 10ean hasiko da berriro, txapelketako bigarren fasearekin.

Bigarren fase honetarako taldeak 3 multzotan banatuko dira lehen faseko sailkapenaren arabera. Azpitalde bakoitzeko lehen hirurak “C” multzoan sartuko dira, tarteko hirurak (4., 5. eta 6. sailkatuak) “D” multzoan, eta azken laurak “E” multzoan.

C MULTZOA
Bigarren fasea jokatu ondoren, lehenengo biak RFEFeko 2. mailara igoko dira. Gainerako 4ek B multzoko 2 onenekin jokatuko dute kanporaketa sistema bidez, RFEFeko 2. mailara igotzeko.
Taldeak:
Gernika
Real Sociedad “C”
Sestao River
Vitoria
Urduliz
Pasaia

D MULTZOA
Bigarren fasea jokatu ondoren hobe sailkatutako 2 taldeek A Multzoko txarren sailkatutako4 taldeekin jokatuko dute kanporaketa sistema bidez, RFEF 2. mailara igotzeko.
Taldeak:
Deusto
Basconia
Anaitasuna
San Ignacio
Santutxu
Beasain

E MULTZOA
Bigarren fasea jokatu ondoren sailkapeneko 6 azkenak mailaz jaitsiko dira.
Taldeak:
Tolosa
Santurtzi
Cultural de Durango
Sodupe
Aurrera de Ondarroa
Balmaseda
Somorrostro
Ariznabarra
Lagun Onak
Urgatzi

Hirugarren mailako IV. multzoko lehiaketa oinarriak