BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Jagoba Arrasateren talde teknikoa osaturik

Bilbon, 2024ko martxoaren 15ean.- Euskal Selekzioak Uruguairen aurka martxoaren 23an 20:00tan jokatuko duen partidaren prestakuntzak aurrera jarraitzen du. Jagoba Arrasate entrenatzailea izango dela argitaratu eta gero, gaur talde teknikoa osatuko duten lankideak aurkezteko ordua iritsi da. “Horrelako hitzordu garrantzitsurako osatu dugun talde teknikoaz oso harro gaude duten mailagatik eta gure selekzioarekiko duten sentimenduagatik”, azaltzen du Mikel De Gregorio Euskal Selekzioko kirol zuzendariak.

Ion Ansotegik (Real Sociedad) CA Osasunako entrenatzailea lagunduko du bigarren entrenatzaile lanetan. Jokalari moduan bildu zituen 6 partidei beste parte hartze bat gehituko die, aldi honetan, ordea, aulkitik. Atezainen prestakuntza Manchester Cityko akademian eta bigarren taldean dagoen Imanol Etxebarriaren ardura izango da eta Iban Urkiza, gaur egun CD Basconian, taldeko prestatzaile fisikoa izango da. Ruben Berroguik Jagoba Arrasate lagunduko du CA Osasunatik Marcelo Bielsaren taldeko indargune eta ahulguneak aztertuz Euskal Selekzioko analista gisa. “Oraingoan lan taldearen barnean analistaren irudia gehitzea lortu dugu” gehitu du kirol zuzendariak. Azkenik, Sendoa Agirre (Athletic Club) Euskal Selekzioko delegatua izango da.

Badakigu talde medikoak goi-mailako talde batean duen garrantziaz”, jarraitzen du De Gregoriok. Horregatik, Xabi Valencia (SD Eibar) eta Javi Barrera (Real Sociedad), CA Osasunatik Asier Urkia eta Athletic Clubetik Isusko Ortuzar fisioterapeuta lanetan izango dituen selekzioaren medikuak izango dira.

Era berean, De Gregoriok eskerrak eman dizkie talde teknikoko aurreko arduradunei. “Lan bikaina egin zuten. Federaziotik esker oneko hitzak besterik ez ditugu”, amaitu du kirol zuzendariak.