BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Joko erakustaldia eta gol festa

Euskal Selekzioak 6-0 hartu du mendean Peru San Mames berrian jokatu duen lehen neurketan.

Euskal Selekzioak txikitu egin zuen Peru oraindik ere eraikitzen ari diren Katedral berrian. Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik zuzendutako taldeak lan bikaina egin zuen norgehiagoka hasi eta bukatu bitartean. Horren ondorioz, aurkariak ezin izan zuen ezertxo ere egin. Aurrean zuen selezkioaren nagusitasuna onartzea baino ez zitzaien geratu Hego Amerikatik etorritako lagunei. “Munduko txapelketa bat jokatzeko maila daukazue. Oso jokalari onak dituzue”, esan zuen neurketa bukaeran Peruko aukeratzaile Roberto Mosquerak.

Ezinean aritu zen Peru. Euskal Selekzioari aurre egin asmatu ezinik. Berdegunean egon ziren futbolarien artean alde handia dagoela ikusi zen. Egun arlo teknikoan, taktikoan, zein fisikoan ezin direla parekatu berretsi zen. Beraz, soropilean zegoen diferentzia markagailuan ikustea denbora kontua baino ez zen izan. Lehen zatian Aritz Aduriz eta Roberto Torres izan ziren protagonistak. Erdiko aurrelariak beste gol bi egin zituen elastiko berdearekin. Bigarrena ederra oso. Osasunako erdilariak, berriz, gola sartu zuen bere debuteko neurketan.

Bigarren zatian goitik behera aldatu zuten hamaikakoa aukeratzaileek, baina neurketaren gidoiak ildo beretik jarraitu zuen. Ez zela ezer aldatu, alegia. Euskal Selekzioaren nagusitasuna erabatekoa izan zen atsedenaldi ostean ere. Eta sortutako aukeran ondorioz, beste hiru gol sartzeko gai izan zen gure selekzioa. Imanol Agirretxek hartu zuen Aritz Adurizen lekukoa bi gol eder sartuz. Azkena, berriz, Markel Susaetak egin zuen. Finean, joko erauntsia, ikuskizuna eta golak San Mamesen.

6.- Euskadi: Iraizoz (Zubikarai, 53 m.); Iraola (Oier, 46 m.), Ansotegi (Ekiza, 46 m.), Íñigo Martínez (San José, 46 m.), Aurtenetxe (Balenziaga, 46 m.); Iturraspe (Illarramendi, 46 m.), Beñat (Markel, 53 m.); Xabi Prieto (Susaeta, 46 m.), De Marcos (Toquero, 53 m.), Roberto Torres (Ibai, 46 m.); eta Aduriz (Agirretxe, 46 m.).

0.- Perú: Delgado (Penny, 46 m.); Walter Vílchez (Gambetta, 57 m.), Ramos (Merino, 46 m.), Balbín; Cruzado, Oscar Vílchez, Advíncula (Rafael Farfán, 83 m.), Yotun; Bazán (Céspedes, 74 m.), Benavente (Aparicio, 86 m.) y Chávez.

Goles: 1-0, Aduriz 12 m.; 2-0  Roberto Torres 22 m.; 3-0 Aduriz 40m.; 4-0 Agirretxe 50 m; 5-0 Agirretxe 52 m.; 6-0 Susaeta, 80 m.