BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Joko ona zelaian eta ikuskizun aparta harmailetan

Euskal Selekzioak eta Kataluniak bana berdindu dute jaiari kolore ikusgarria eman dioten 45.000 ikusleren aurrean.

Futbol partida batek esktatzen dituen osagai guztiak izan zituen Euskal selekzioak eta Kataluniak san Mamesen jokatu zuten neurketak: barruan zuten dena eman zuten futbolariak, joko ona, golak eta harmailetako giro bikaina. Ikaragarria izan zen.

Gau magikoa izan zen. Jarraitzaileek futbol eta selekzio gosea dutela erakutsi zuten partida hasieratik. Bada, Euskal Selekzioko kideek ez zuten denbora asko behar esan berdegunean erantzuteko. Neurketako lehen erasoaldian gola sartu zuen Adruizek. Elastiko berdearekin jokatu dituen bederatzi partidatan egin duen hamargarrena izan zen. Ander Capak oker jartu zuen ezkerrez area ertzetik eta oinetara etorri zitzaion baloia jarutiketa gurutzatu bati esker sareratu zuen aurrelari bikainak.

Markagailuan aurreratu ondorengo minutuetan ere Etxarrik eta Amorrortuk zuzenduko selekzioak izan zituen aukerarik onena. Ibai Gomezek eta berriz Adurizek aukera onak izan zituzten markagailuan aldea handitzeko, baina ez ziren fin aritu azken metroetan.

Baina hortik aurrera itxuraldatu egin zen partida. Xavi aginte makila hartu zuen zelai erdian eta erasoko jokalariak jokoan sartzen hasi ziren: Sorianok, Victor Sanchezek eta Deulofeuk estu hartu zuten Gorka. Sevillako jokalariaren jaurtiketa zutoinera joan zen. Baina atsedenaldira ailegatzeko bi minuturen faltan Sergio Garciak ez zuen hutsegin. Kataluniako kapitainak merezitako berdinketa lortu zuen.

Bigarren zatian ere ildo beretik hasi zen. Baloia bisitariak zuen eta Euskal Selekzio kontraerasoan baliatzen ahalegintzen zen. Gerard Lopezek bere selekzioko futbolari garrantzitsuak aldatzea erabaki zuenean parekatu zen berriz neurketa. Kataluniak gehiago nabaritu zituen aldaketak Euskal Selekzioak baino. Azken orduerdia erritmo eta aukera gutxikoa izan zen.

Euskal Selekzioak 1 Kataluniak 1

1-0 Aduriz (2. Min)

 

1-1      Sergio Garcia (43. Min)