Kalitatea Kudeatzeko Sistema

Kalitatea Kudeatzeko Sistema

2021az geroztik, Euskadiko Futbol Federakundea 3K programan parte hartzen aritu da, Euskalit-Kudeaketa Aurreratuak koordinatuta eta hiru foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Helburua, Euskadiko Federakundearen kudeaketak eta jarduerak modu antolatu eta egokian garatzeko ezagutzak lortzea zen.

Programak 3 urteko iraupena izan du eta, saio eta ariketa batzuen bidez, xedea erakundearen kudeaketa hobetzea izan da eta izango da.

Hirugarren ikastaroa egin ondoren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek Euskadiko Futbol Federakundea eta beste erakunde batzuk gonbidatu zituzten “3K Programaren XVI. ediziora. Kirol-erakundeetako jardueren digitalizazioa”, Kudeaketa Aurreratuaren ziurtagiria jasotzeko.