BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Lauburu eta Otxartabek Areto-Futboleko Bigarren Mailara igotzeko Play Off-a jokatuko dute

Asteburu honetan Areto-Futboleko Bigarren Mailara igotzeko Play Off-a hasiko da eta bertan Lauburu eta Otxartabe izango dira. Ibarrakoek laugarren postua ziurtatu zuten denboraldi amaiera itzelari esker 6 garaipen jarraian lortuta. Beste aldetik, Otxartabek liga erregularrean aurkari errazago bat ondorioztatzen duen 2. postua lortu du.

Play Off-a joan eta itzuliko hiru kanporaketek osatzen dute. Lehenengoan ligako 1. eta 4.-aren arteko eta 2. eta 3.-aren arteko partidak jokatuko dira. Bigarren eta hirugarren kanporaketetan partidak zozketa bidez osatuko dira eta ezingo dira liga berdineko taldeak gurutzatu. Gainera, posible izanez gero, liga erregularrean sailkapen hobea lortu duten taldeek sailkapen okerragoa lortu dutenen kontra jokatuko dute.

Lauburuk Anaitasuna S.D.C.R. hartuko du larunbatean 18:30tan. Otxartabek, ordea, Pinseque A.D. bisitatuko du larunbatean 18:00tan.