BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Lehen itzulia bukatuta Bigarren B eta Hirugarren mailetan

Asteburu honetan Bigarren B mailako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu da, Urtarrileko lehen asteburuan Hirugarren mailako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu zen.

Euskadiko Futbol Federakundearen taldeak Bigarren B mailako A azpimultzoan aritzen dira, Kantabriako taldeekin. Azpimultzo honen buruan Athletic Club “B” eta Amorebieta daude, 19 punturekin, bi puntuko abantaila ateraz hirugarren sailkatuari, Real Sociedad “B”. Taularen azpikaldeari begira, Barakaldo aurki dezakegu azkenengo postuan, 5 punturekin.

Hirugarren mailako A azpimultzoan Gernika da nagusi (22 puntu), besteek baino partidu gutxiago bat izanda atzerapen baten ondorioz. Bigarren postuan Sestao River kokaturik dago, posu altuenetik bi puntutara, partidu guztiak jokatuta, eta Santutxurekin berdinduta. Azken postuetan Aurrera Ondarroa eta Urgatzi kokaturik daude, biak partidu baten faltan atzerapenen ondorioz.

B azpimultzoari dagokionez Pasaia taularen goikaldean kokaturik dago, bere atzetik doan Urdulizi lau puntuko abantaila ateraz. Beheko postuetan lehia estuagoa da; azken postuan Lagun Onak (6 puntu) taldea dago, partidu baten falta; eta behetik hasita bigarren eta hirugarren postuetan Ariznabarra eta Basconia (9 puntu), Ariznabarra bi partiduren faltan eta Basconia partidu baten faltan.

Dudarik gabe partidu gogorrak geratzen dira bigarren faserako sailkapen on bat lortzeko asmoz.