BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Lehen mailako hautatzailea Euskal Selekzioarentzat

Bilbon, 2024ko martxoaren 6an.- Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren hautatzaile berria izango da. Euskadiko Futbol Federakundeak Uruguairen kontra martxoaren 23an San Mamesen 20:00tan jokatuko duen partida prestatzen jarraitzen du. Duela egun batzuk partida garrantzitsu honen berri eman zen. Bada, gaur Uruguairen kontra gure selekzioa zuzenduko duen entrenatzaile berria aurkezteko txanda heldu da.

Mikel De Gregorio Euskadiko Futbol Federakundeko Kirol Zuzendariak oso pozik agertu da Jagobaren baiezkoarekin: “Oso pozik gaude Jagobak gure selekzioak ordezkatu behar dituen balioak batzen dituelako”.

CA Osasunaren entrenatzailea San Mameseko aulkian eseriko da Euskal Selekzioa La Celeste-ren kontrako partidan zuzentzeko. Bere lehenengo pausoak CD Elgoibar taldean eman ondoren Real Sociedad entrenatu zuen. Txuriurdinekin Champions League-a jokatu zuen. Aulki gorritxora CD Numancian egon ondoren iritsi zen. Eta futbola bezalako ingurugiro aldakor, berehalako eta ustekabekoan sei denboraldi daramatza CA Osasunan. El Sadarreko taldearekin Conference League-erako sailkapena eta Errege Kopako finala eta Superkopa jokatzea lortu du.

Eredu berriari hasiera emango dion eskarmentu handiko entrenatzaile gaztea da”, gehitu du De Gregoriok.  Euskal Selekzioak lehenengo mailan eskarmentu zabala duen entrenatzailea, Europako mailarik nagusienean lehiatu dena eta gure selekzioa zuzentzeko ilusioz gainezka datorren hautatzailea izango du.

Zorte on Jagoba!