Presidentearen Agurra

Presidentearen Agurra

Ohorea eta erantzukizuna da euskal futbola eta areto-futbola ordezkatzea. Nire helburua, Presidente gisa, eta nire taldearena, Zuzendaritza Batzorde gisa, benetako berdintasunean oinarritutako proiektu plurala eta integratzailea aurrera eramatea da, euskara oinarrizko komunikazio-elementua izan dadin, gure estamentu, epaile, jokalari, entrenatzaile eta klub guztiei etengabe lagun eginez, areto-futbolaren eta euskal futbolaren gangaren giltzarri. Eta hori guztia hiru Lurraldeetako Federazioekin une oro koordinatuta.

Taldean lan egitea da kontua, ordezkatzen ditugun klubak joko-zelaira irteten direnean bezala, bat eginda. Hori lortzeko, gure lan guztia oso balio jakin batzuetan oinarrituta egingo dugu: gardentasuna eta integritatea. Hori da euskal futbola eta areto futbola maila gorenera eramateko modu bakarra.

Gure 2021-2024 plan estrategikoaren barruan, nola ez, gure ordezkari nagusiek, kategoria guztietako gure selekzioek –euskal futbolaren irudia munduan eta gure gizartearen kohesiorako elementu– munduko futbol-panoraman merezi duten lekua izan dezaten egingo dugu lan. Bai, lanean jarraituko dugu ofizialtasuna eta lehiakide onenak bilatzen, joko-zelaira salto egiteko.

Klubekin eta haien zuzendaritza-batzordeekin batera egingo dugu lan, zaleek babestuta, berriro ere gure zelaietara eta kantxetara itzul daitezen. Pandemia inflexio-puntu garrantzitsua izan da mundu mailan, baina jokoari berriro ekiteko unea da. Elkarrekin, euskal futbola eta areto-futbola gure herriaren prestigio- eta kohesio-elementu izatea lortuko dugu.

Norgehiagoka hasi baino ez da egin, taldea eta gogoa ditugu. Aurrera!

Javier Landeta

Euskadiko Futbol Federazioko presidentea