BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Urrezko Faserako txartel zuzena

14 eta 16 urte azpiko selekzioak Urrezko Fasean egongo dira! Galiziako asteburua garaipenekin bukatu zen gure konbinatuentzat. A Madroak hartu zituen gure eta Asturiaseko selekzioen arteko partidak. Txapelketa oztopatu barik, baina haizea protagonista izan zen RC Celta de Vigoren instalazioetan.

14 urte azpiko selekzioa debuta egin zuen lehena izan zen. Mikel Duque, Andoni Loran eta Abel Ruiz de Arbuloren mutilek fidagarritasun handiz erabaki zuten partida. Adrian Sieirok areaz kanpoko bolea izugarri bati esker aurreratu zuen Euskadi. Julen Rafael eta Oihan Mimenzak, bakoitzak sartutako bi golei esker, garaipena borobildu zuten.

Guztiz kontrakoa izan zen Beñat Etxebarria, Borja Viguera eta Jaime Zumalakarregiren taldearen partidako gidoia. 16 urte azpiko selekzioa ez zen era egokienean sartu norgehiagokan eta baloia ateratzerakoan izandako akats baten ondorioz atzetik jarri zen markagailuan. Erantzuna ezin hobea izan zen eta Oihan Telletxea, Danel Narvarte eta Ander Carmonaren golei esker atsedenaldira aurretik iritsi zen. Christian Imgak abantaila handitu zuen. Partidako azken txanpan Asturiasek bi gol sartu zituen eta egoera estutu eta sufritu zen arren, 3-4ko garaipena lortu zuen taldeak.

Bigarren jardunaldian Coiako zelaian Euskadi eta etxeko selekzioa, Galizia, aurrez aurre izan genituen. Mikel Duque, Andoni Loran eta Abel Ruiz de Arbuloren jokalariek hobeto ekin zioten norgehiagokari eta aurrea hartu zuten oso goiz Julen Rafael eta Aitor Aceredaren golei esker. Galiziak abantaila murriztea lortu zuen, baina 14 urte azpiko selekzioak partidako egoera desberdinak ederki kudeatu zituen. Gorka Isusquiza burukada eder bati esker erabateko 1-3a ezarri zuen markagailuan taldeko lehenengo postua eta Urrezko Faserako sailkapena lortzeko.

16 urte azpiko selekzioak aurkako egoerak gainditzeko ohitura hartu zuen eta bigarren jardunaldian ez zen desberdina izan. Oihan Sarasolak lehenengo minutuan penaltia gelditu zuen baina ezin izan zuen ezer egin Galiziaren lehenengo gola sahiesteko. Beñat Etxebarria, Borja Viguera eta Jaime Zumalakarregiren mutilen jokoa egonkortzen joan zen eta berriro, Oihan Telletxea agertu zen berdinketaren gola sartzeko. Bigarren zatian, Ilyas El Arbaoui eta Urko Liceagak markagailuari buelta eman zioten. Sei puntutik sei asteburua borobiltzeko eta Urrezko Faserako bidea hartzeko ziztu bizian.