BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

VEO Technologiesera sarrera

Atzoko eguna ikaskuntzaz, esperientziaz eta ezagutzaz beteta egon zen. Guztira 26 pertsona bildu ziren “Webinar: Introducción a Veo Technologies”-en.

Pablo Silvak, Veo Kameretako Country Managerrak, bertaratutako pertsona guztiei azaldu zien nola funtzionatzen duten Veo kamerek, plataforma nola erabiltzen den eta nola azter daitekeen partida bat bere teknologiaren bidez.

Era berean, Euskal Selekzioen Kirol Zuzendaria Mikel de Gregoriok denbora aurreztea eta Veo tresnarekin lan egitea zein erraza den azpimarratu zuen.

Azkenik, Xabi Etxebarria C.D. Arratia-ko koordinatzailearen hitzaldia nabarmendu nahi dugu. Xabi, Veo Analytics-ek beraientzat duen garrantzia adierazi zuen, taldeari etekin handiagoa ateratzeko informazio asko eskaintzen baitie. Eta, era berean, partida grabatzeko inoren mende ez egoteak duen balioa.

Webinarra amaitu aurretik, Pablok partaideek planteatutako zalantza guztiak argitu zituen.


Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!